Osasun emozionala: nola egin aurre gure emozioei?

Osasun emozionala: nola egin aurre gure emozioei?

Emozioak ezagutzea

“Agian ezin dugu aukeratu nola sentitzen garen, zer desiratzen dugun, baina gure esku dago aukeratzea zer egin sentimendu eta desira horiekin”.

Jeffey Weeks, historialaria eta soziologoa

Bizitzan zehar aldaketak izanen ditugu gorputzean, gure ingurunean eta harreman pertsonal, sozial eta familiartekoetan, eta, haien ondorioz, doitu eta moldatu beharra ekarriko diguten egoerak biziko ditugu.

Emozioek aldatzen laguntzen digute: bizitzaren gorabeherei aurre egitera bulkatzen gaituzten “energia” dira.

Berriki eginiko ikerketek ohartarazten digute gure burmuina jaiotzatik ditugun emozio unibertsal batzuen konbinazioaren emaitza dela: poza, tristura, amorrua/haserrea, nazka, beldurra, etab. Lehian aritzen dira denak.

Emozioak aktibatu edo desaktibatu egiten dira bulkada, erabaki eta emozioak bideratzeko, konponbide bila.

Gure ongizatea mekanismo ezberdin aunitzen elkarreraginaren baitan dago. Ez gara ez poza, ez tristura, ez halako une jakin batean sentitzen dugun emozioetako bakar bat ere: emozioen arteko borroka eta elkarlan guztien emaitza gara, gure esperientzia, pentsamendu eta pertzepzio guztien emaitza.

Emozio guztiek zerbaitetarako balio digute, gertatzen ari zaiguna hobeki ulertzen laguntzen digute, eta modu eraginkorrago batean jarduten. Ongi kudeatuz gero, denak dira onuragarriak. 

Erronka ez da emoziorik ez sentitzea, emozio horiek ezagutzea eta maneiatu ahal izatea baizik. Emozioak guk maneiatzea, haiek gu maneiatu beharrean.

Informazio gehiago:

videos

Emozioak. Osasun emozionala. Osakidetza
29/03/2022

Osasuna, ondoeza eta nahasmendua. Osasun emozionala. Osakidetza
29/03/2022

Rigoberta Bandini - IN SPAIN WE CALL IT SOLEDAD
29/03/2022

HUNTZA- Buruz behera
29/03/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua