Halako ongizate bat sentitzen ahal duzu, baina aldi berean ekar dezake antsietatea, beldurra, mesfidantza edo izu-ikara, eta zenbait pertsonarengan, adikzioa edo eritasun mental larriak. Erretzean, tabakoari loturiko eritasunen arriskua gehitzen zaio. Goraka doaz haren kontsumoarekin loturiko kontsultak (larrialdiak, osasun mentala...).
Kalamuaren osagai batzuen (CBD, CBC, CBG, THC…) efektu farmakologikoak medikuntzan erabiltzen dira (antiinflamatorioa, analgesikoa, antikonbultsibantea, etab.); beste formatu batzuetan hartzen da (tantak edo pastillak) eta beti medikuak gainbegiratu eta kontrolatuta.
Espainian sendatzeko erabiltzea baimenduta dago patologia jakin batzuetarako, mediku-errezetarekin, beste tratamendu batzuek patologien tratamenduan eraginik izan ez dutenean.
Como el pan y la mantequilla
18/07/2019