Pertsona gisa eraikitzea gure buruak

Pertsona gisa eraikitzea gure buruak

Nor naiz ni? Gu garen horrek hartzen du alderdi multzo bat, gu ezaugarritzen gaituena, eta dagokiona pertsona batek pentsatzeko, sentitzeko, adierazteko eta jarduteko duen ohiko moduari. Sartuta daude:

  • Gorputzaren irudia: norberak bere itxura fisikoaz duen irudia.
  • Autokontzeptua: nire buruaz pentsatzen dudana. Nola ikusten dudan nire burua.
  • Autoestimua: nire buruaz egiten dudan balorazioa. Zenbat maite dudan nire burua.

Gu garen hori eraikiz eta aldatuz doa bizitzan zehar, segun eta nola ikusten dudan nire burua eta nola ikusten nauten besteek, arau sozialak, norberaren esperientziak, etab.

Gure burua eraikitzen eta berreraikitzen dugu besteekin elkarrekintzan, eta oso testuinguru desberdinetan (auzoa, eskola, familia, koadrilla...).

Norberak bere burua onartzea, baloratzea, jakitea zerk mugitzen gaituen, zer inporta zaigun... Horrek laguntzen du jakiten nor naizen.

Garrantzitsua da erabakitzea zer hartzen dudan eta zer ez besteek nitaz egindako balorazioetatik, komentarioetatik edo kalifikazioetatik.

videos

Isabela Souza: Así yo soy
23/05/2019

Kase o jazz magnetism: Renacimiento"
23/05/2019

Rozalen: Somos
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua