Preserbatiboek semena edo semen-likidoa baginan sartzea eragozten dute. Beraz, espermatozoideak eta obulua elkartzea eragozten dute, hori baita haurdunaldia gertatzeko ezinbesteko baldintzetako bat.
Espermatozoideak semenean daude, eta, kopuru txikiagoan bada ere, likido aurreseminalean ere bai. Beraz, preserbatiboa baginako sarketaren hasieratik erabili behar da.
Oso metodo segurua eta eraginkorra da haurdunaldia prebenitzeko. Eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko metodorik seguruena da.
Bi preserbatibo mota daude: bata zakilean jartzen da eta bestea, berriz, baginaren barruan:
Gizonek erabiltzeko metodoetako bat da. Zorro fin, elastiko eta erresistentea da, latexez edo beste material batzuez egina, eta zakila tente dagoenean jartzen da, baginan sartu aurretik. Horrela, semena zorroan biltzen da, eta ez du kontakturik baginarekin.
Gaur egun, kontrazepzioaren ardura nagusia emakumeena da oraindik ere. Kanpoko preserbatiboa da gizonen inplikazio handiena eskatzen duen metodoa, eta ardura hori orekatzen laguntzen du.
![]() |
Nitrilozko zorro bat da. Mutur bakoitzean eraztun malgu bat dauka: bat finkoa da, bulbaren aldean geratzen dena, eta bestea mugitu egiten da, eta barruan geratzen da.
![]() |
Preserbatiboaren eraginkortasuna oso handia da, betiere ongi zainduta nola gorde, jarri eta kendu:
Espermizidekin batera erabil daiteke, eta eraginkortasuna handitzen du uretan disolbagarriak diren eta sarketa errazten duten lubrifikatzaileekin batera erabiltzean; gainera, horrela, hausturak saihesten dira. Espermizidak substantzia kimikoak dira, espermatozoideak suntsitzen edo immobilizatzen dituztenak.
Garrantzitsua da ongi jartzen ikastea eta baginako koitoaren hasieratik erabiltzea. Jolasaren bidez jar daiteke, eta, horrela, gainera, gure gorputza, gure genitaltasuna eta gurekin harremanetan dauden pertsonena ezagut ditzakegu.
Sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzen ditu. |
Informazio gehiago:
Osakidetza: nola erabiltzen da preserbatiboa? (gastelaniaz)
11/02/2022