Sare Sozialak

Sare Sozialak

Ziur nahiko maiz entzuten duzula, “disko marratu” baten antzera ia, “aro digitalean” bizi garela. Baina, zer esan nahi du horrek egiazki? Nola eragiten dizu?

Tresna digitalak erabilgarriak dira gauza askotarako: komunikatzeko, lan bat errazagoa bilakatzeko, intereseko informazioa ikasteko edo bilatzeko, inspiratzeko, musika entzuteko, eta abarretarako. Baina tresna horiek erabiltzeak zailtasunak sortzen ahal dizkigu, batez ere sare sozialen kasuan (WhatsApp, Tik Tok, Instagram eta abar), batzuetan zaila baita bereiztea zer den intimoa eta zer publikoa.

Zer gordeko zenuke giltzapean kutxa sekretu batean?

Garrantzitsua da informazioa bilatzea edozein gairen gainean (adibidez, nola erabili sareak edo mugikorra, nire bizitzaren zer zati izan daitekeen intimoa eta zein publikoa...) iritzi bat izateko. Eta hor dago zailtasun nagusia: zein informazio-iturri dira fidagarrienak artikulu, iritzi, bideo eta reel andanak osatutako itsaso digital horretan?

Konfiantzazko zenbait “gune” proposatzen dizkizuegu, nabigatzeko eta zuen ezagutza handitzeko. Eta, gainera, nahi izanez gero, zer ikuspuntu duzuen jakin nahi genuke, baita zuen bizipenak, zalantzak eta abar.

 

Informazio gehiago:

Dokumentuak

Dekalogoa haurtzaroan eta nerabezaroan pantailak segurtasunez erabiltzeko
31/07/2024

videos

¡Paso! Prevención Joven Tierra Estella-Lizarraldeko Gazte Prebentzioa taldearen kanpaina
31/07/2024

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua