Gaur egun pantailak, teknologia eta sare sozialak gauza guztietarako erabiltzen ditugu, baita gure sexu- eta afektu-harremanetarako ere. Entzun duzu inoiz zer den sextinga? Hemen azalduko dizugu modu errazean zer den, nola saihestu arriskuak eta nola gozatu zure harremanekin.
Sextinga praktika erotiko bat da; Internet bidez argazki eta/edo bideo erotikoak partekatzea. Berdin egin daiteke telefono mugikorraren edo ordenagailuaren bidez ere.
Argazki eta/edo bideo horietan biluzik egoten ahal gara edo ez, selfie moduan atera daitezke edo ez, esplizituak edo ez hain esplizituak izaten ahal dira eta, orobat, bi pertsona edo gehiago egoten ahal dira tartean.
Praktika erotiko honen bidez topaketa positibo eta gozamenezkoa bilatzen dugu. Horretarako, ezinbestekoa da adostutako sexu-praktika izatea eta haren parte diren pertsonen zaletasun eta beharrak kontuan izatea.
Hartara, garrantzitsua da pentsatzea gustura gauden eta hala egon nahi dugun. Era berean, praktika hori modu seguruan egiteak dakarrenaren berri izatea.
Sextingak arriskuak ditu eta beste praktika erotiko batzuetan bezala, arrisku horiek zein diren jakin behar dugu, haiei aurre egiteko eta/edo saihesten ahalegintzeko.
Hala egiten badugu, berez helburu positiboarekin bilatzen ari garen esperientzia hori esperientzia txarra ez bilakatzea saihestuko dugu.
Beste praktika erotiko batzuetan bezala, denek ez dute gustuko edo atsegin sextinga.
EZ DA SEXTINGA... |
Zure argazkiak eta bideoak jendeari igortzen badizkiozu eta haiek zure baimenik gabe partekatzen badituzte |
---|---|
EZ DA SEXTINGA... |
Norbaitek, zuri abisurik eman gabe, argazki bat ateratzen badizu edo bideo bat grabatu, eta zure baimenik gabe partekatzen badu |
EZ DA SEXTINGA... |
Haustura edo gatazka baten ondotik, zure bikotekide ohiak eduki pribatua argitaratzen badu, zuri baimenik eskatu gabe |
EZ DA SEXTINGA... |
Zuri xantaia egiten ari bazaizkizu, zure gorputzeko edo praktika erotikoetako argazkiak partekatzera behartuz edo mehatxatuz. Edo, xantaia edo mehatxu baten ondotik, pertsona horrek zuk igorri diozun edukia partekatzen badu |
Norbaitek zure baimenik gabe argitaratu edo partekatzen baditu irudi nahiz eduki pribatuak (hala nola zure gorputzaren zatiak edo praktika erotikoak) eta mehatxu egiten badizu, EZ DA SEXTINGA. Delitua da, gaur egungo legerian ageri dena.
Baldin badakizu edo ikusten baduzu halako edukia zure inguruan edo sare sozialetan baimenik gabe partekatzen ari direla, ez ezazu partekatu, ez ezazu esan atsegin duzula edo ez ezazu birtxiokatu.
|
Gomendio hauek lagungarriak izaten ahal dira:
|
Argibide gehiago:
Pantaila lagunen dekalogoaren bideoa (gaztelaniaz)
23/06/2021
Pantallas Amigas
Zer da sextinga? (gaztelaniaz)
23/06/2021
Conseyu de la Mocedá del Principáu d'Asturies