Sexu eskubideak aitorpen handia duten giza eskubideak dira; sostengua ematen dieten lege asko dituzte, bai eta nazioko eta nazioarteko aitorpen eta adostasun handia ere.
Sexu Eskubideen Adierazpena onetsi zen Sexologiaren Munduko XIII. Biltzarrean; Valentzian egin zen, 1997ko ekainaren 29an, “Sexualitatea eta Giza Eskubideak” goiburuarekin, eta parte hartu zuten 60 herrialde baino gehiagotako ordezkariek. Ondoren, berretsi zen Sexologiaren Munduko Elkartearen Batzarrean (WAS), 1999an Hong Kongen egindako Sexologiaren Munduko XIV. Biltzarrean. 2000. urtean, Osasunaren Mundu Erakundeak eskatuta, Guatemalan aditu batzorde bat bildu zen Sexu-osasunari buruzko dokumentu berria idazteko, eta Sexu Eskubideen Adierazpena hartarako funtsezko elementuetako bat izan zen.
Pertsona asko, sexu orientazio eta identitate desberdina dutelako, edo beren harreman afektibo-sexualak beste eredu baten arabera bizitzea erabaki dutelako, eredu nagusia utzita, diskriminatuak izan dira modu askotan, hasi sotilenetatik, esaterako iseka, txisteak eta difamazioa, eta muturrekoetaraino, hala nola homofobiako eta transfobiako krimenak. Kontzeptu batzuk:
Denek dugu eskubidea gure buruak bizitzeko eta adierazteko. Aniztasuna errespetatzea gaur egun dugun erronka da; lortu behar dugu indarkeriak desagertzea eta aniztasuna aberastasun gisa hartzea.
Horregatik, emakume taldeak, LGTBIQ+ taldeak eta edozein arrazoirengatik beren sexualitatearen bizipen eta adierazpenarengatik baztertuak izan direnen talde guztiak, funtsezkoak izan dira denen sexu eta ugalketa eskubideak aitortzeko.
Informazio gehiago:
Aniztasunak aberasten gaitu
23/05/2019
Construyendo igualdad
23/05/2019
No mires a otro lado, sexualitatea eta afektibitatea garuneko paralisia duten pertsonengan
23/05/2019