Sexu harremanak

Sexu harremanak

Hasi desberdinak diren gorputzetatik, gustu desberdinetatik, estimulu desberdinetatik, eta iristen gara plazera ematen ahal diguten praktika sexualen aniztasunera.

Gure gorputzak deskubritu, esploratu eta bizitzen ditugu beste gorputzekin ditugun hartu-emanetan.

Badira praktika sexual asko aukeran: laztanak, musuak, masaiak... Horien artean, koitoa ere badago: koito orala, baginala eta anala.

Funtsezkoa da praktika horiek ezagutzea, erabaki ahal izatea egin edo ez, zein praktika, noiz eta norekin. Sexu jarduera hastea norberaren erabakia da, eta aldatu egiten ahal da denborarekin. Beti errespetatu behar den erabakia da. EZETZ da EZETZ.

Elkar ongi tratatu, zaindu eta komunikatuz gero, harremanak atseginak izanen dira. Preserbatiboa erabiltzea edozein koito motatan oinarrizkoa da sexu-transmisiozko gaixotasunak eta nahi gabe haurdun gelditzea ekiditeko.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua