Sexu-praktiken bidez kutsa daitezkeen beste infekzio batzuk

Sexu-praktiken bidez kutsa daitezkeen beste infekzio batzuk

Gaixotasun batzuk ez dira sexu-transmisiozko infekziotzat (STI) hartzen, izan ere, transmititzeko modurik ohikoena ez da izaten sexu-praktiken bidez . Hala ere, horien bidez transmiti daitezke. Horregatik, praktika seguruek eta prebentzio-bitartekoek ere prebenitu ditzakete. Hona hemen horietako batzuk:

Onddoak, gardnerella, A hepatitisa:

  • Onddoak (kandidiasia): baginako onddoek eragindako infekzio gehienek aldaketa eragiten dute fluxuaren ezaugarrietan (kantitate handiagoa, lodiagoa…), eta azkura, berotasuna eta gorritasuna eragiten dituzte bagina eta bulbaren barruan edota inguruan. Zakileko onddoek ez dute sintomarik eragiten.
  • Gardnerella: bakterio batek sortzen du. Haren sintomak baginako fluxuaren aldaketa dira (kolore-aldaketa, usain txarra…). Zakilaren kasuan ez da sintomarik agertzen.
  • A hepatitisa: birus batek eragindako infekzioa. Transmisio-bidea fekala/ahozkoa da. Aho- uzkiko sexu-praktikaren bidez transmisio-arriskua dago, eta, beraz, garrantzitsua da praktika honetan prebentzio-neurriak erabiltzea. A hepatitisarentzat txertaketa dago. Gainera, higiene onak ere laguntzen du prebentzioan.

Infekzio horietakoren bat tratatzen ari zaren bitartean, komenigarriena da sexu-harreman arriskutsurik ez izatea. Eta edukitzea erabakitzen baduzu, garrantzitsua da prebentzio-neurriak erabiltzea.

Pubis-zorriak

Pubis-zorriak bizkarroi txikiak edo zorriak dira, eta alderdi genitaleko larruazalari edo ileari itsasten zaizkio.

Azkura edo erresumina eragiten dute kaltetutako eremuan.

Xanpuekin edo krema bereziekin tratatzen dira. Batzuetan, alde hori soiltzea gomendatzen da.

Higiene pertsonaleko neurriak ere gomendatzen dira, hala nola arropa garbitzea, izarak, eskuoihalak ez partekatzea…

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua