Sexualitatea

Sexualitatea

Pertsonek jaiotzetik dugu sexualitatea. Gugan dago jaiotzen garenetik, hil arte.

Gutako bakoitzak bizitzan zehar aldatzen doan bizitza sexuala izaten dugu. Izan ere, bizitzako momentu bakoitzak bere berezitasunak ditu; sexualitatea esperientzia aberats eta konplexua da, bizitza osoan irauten diguna.

Giza-sexualitatea zenbait dimentsiotan azaltzen da, eta hartzen ditu bai alderdi sozialak, bai jokabide eta alderdi indibidualak.

Sexualitatea kanal bat da, eta hortik barrena ibiltzen dira sentsazioak eta intimitatea; komunikazioa eta errespetua da, maitasuna da, ugalketa, eta plazeraren iturria.
Norberak erabakitzen du nola bizitzen eta adierazten duen bere sexualitatea.

Garrantzitsua da ditugun zalantzetan sakontzea eta gure ezagutza handitzea. Horrek lagunduko digu hobeki ezagutzen bai gure burua, bai sexu eta/edo maitasun harremanak partekatzeko aukeratzen ditugun pertsonak ere.

Lagunduko digu gure egiten eta/edo hobetzen ere, esperientzia, bizipen, topo egite, harreman... gogobetegarriak bilatzeko trebetasunak.

Gozamenez - Con Mucho Gusto

Informazio gehiago:

Zure interesen arabera, hemen beheko zerrendatik gai desberdinetara sartzen ahal zara; denak ere interesgarriak dira:

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua