Keinu bat, erretzearena edo bapeatzeranea, zigarreta bat edo tabako produktu bat erretzea baino haratago doa. Keinu horrek gure osasunean eta besteen osasunean duen kaltearen pertzepzioa gutxiagotzen du eta produktu hauekin era normalizatuan erlazionatzera bultzatzen gaitu.
Tabakozko zigarreta bat (zigarreta “analogikoa”) erretzea tabako errearen kea arnastea da. Bapeatzea esaten zaio lurruna inhalatzeari. Tabakoaren ordezkoa izan nahi du, ez du tabakoaren errekuntzarik eragiten, likido baten lurruntzea baizik.
Azken urteotan ezagunak egin dira zigarreta elektronikoak (E Zigak), nikotina hartzeko sistema elektronikoak (NHSEak) eta, oraintsu, nikotina kontsumitzeko sistema alternatiboak (NKSAk).
Horiek guztiak kezka iturri dira Osasunaren Mundu Erakundearentzat (OME) eta osasun publikoaren arloko komunitatearentzat, osasuna arriskuan jartzen dutelako bizitzako etapa guztietan: haurtzaroan, nerabezaroan, gaztaroan…
Tabako produktuen industriak kontsumoa ahalik eta erakargarriagoa egiten ahalegintzen da, ekoizpenetik (zapore desberdinak, lurrinak, etab. erabiliz ), banaketa eta publizitatearekin jarraituz (sare sozialetan jarraitzaile anitzak dituzten influencer bitartez) salketara iritsi arte.
E Zig eta nikotina hartzeko sistema elektronikoak disoluzio bat (e-likidoa) berotu eta aerosola sortzen da. Maiz, partikula ultrafinak, zapore-emaile disolbatuak eta toxikoak edukitzen ditu aerosol horrek, arnas aparatuan kalte larriak eragiten dituzten osagaiak.
Zenbait azterlanetan, gainera, kadmio, nikel, kobre, eztainu, berun, zilar, aluminio eta beste metal batzuen kantitate nabarmenak aurkitu dituzte produktu horietan; baita konposatu kimikoak eta beste substantzia kantzerigeno batzuk ere.
Informazio gehiago:
Zigarreta eta E-Zigaren osagaiak
31/05/2022