Gazte belaunaldi berriek erronka handiak ditugu aurrean; horien artean, kerik gabeko gizarte bat eraikitzen aktiboki parte hartzea. Bazatoz? Badugu lana.
Kerik gabeko etorkizun baterantz. Bazatoz zu ere?
Gauza jakina da, aspalditik, tabakoa kaltegarria dela erretzen duenaren osasunerako, bai eta inguruan dituenentzat ere, batez ere haurrentzat eta haurdun daudenentzat.
Heriotza, eritasun eta bizi kalitate okerragoaren kausa nagusietako bat da.
Nafarroako gazteriaren gehiengoak ez du erretzen, baina emakumezkoen % 17k eta gizonezkoen % 24k erretzen du. Azken datuen arabera, igotzen ari da erretzen hasten diren gazteen kopurua.
Erretzen ez hastea da BETI aukerarik osasuntsuena, baina...
Erretzen baduzu eta uzteko asmoa izanez gero, begiratu informazio hau, oso aholku praktikoak agertzen dira.
Gogoan izan zure osasun zentroan laguntzen ahal dizutela, deitu besterik ez duzu!
Gehiago jakiteko: