Iturria: World Health Organization, Regional Office for Europe, Public Health Panorama. Volume 6, Issue 2, June 2020 Panorama
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), maiatzaren 31n, Tabakorik gabeko Munduko Eguna gogoratzen du urtero. Zigarroek osasunean duten eraginari buruz ohartarazten du. Eta ez bakarrik kontsumitzen dutenena (lehen eskuko efektuak dira). Beste pertsona batzuengan eta ingurumenean ere ondorioak ditu. Horregatik, OMEk egunero Tabakorik Gabeko Eguna egiteko eskatzen du. Tabakoak inpaktua katean eragiten du: landatzea, lehortzea, lantzea, garraiatzea, kontsumoa eta kontsumoaren ondokoa. Hemen identifikatuko ditugu, urratsez urrats, ondorio kaltegarri horiek.
|
Zure osasuna arriskuan jartzen du
|
Bigarren eskuko tabakoa
Atal honetan, beste pertsona batzuek erre duten giroaren eraginpean egoteagatik jendeak nahi gabe arnasten duen kea aipatzen da.
- Ez dago tabakoaren kearen esposizio-maila segururik, erretzen ez badugu ere.
- Tabakoaren kearen eraginpean dauden ez-erretzaileek biriketako minbizia eta bihotz-hodietako nahasmendu eta arnas arazo larriak garatzeko arriskua dute.
- Haurren ia erdiek normalean toki publikoetan tabako-keak kutsatutako airea arnasten dute.
|
Ez-erretzaileak arriskuan jartzen ditu
|
Urtero, munduan 1,2 milioi heriotza goiztiar gertatzen dira, 65.000 adingabe, tabakoaren keari egotz dakizkiokeen gaixotasunen ondorioz (OME, 2019).
Espainian, biztanleen % 20 inguru tabakoaren kearen eraginpean egon zen taberna eta jatetxeetan, debeku hori gorabehera (Eurobarometroa, 2020).
Hirugarren eskuko tabakoa
Hirugarren eskuko tabakoa da ilean, arropan, objektuetan, altzarietan, alfonbretan, autoetan... pausatzen diren hondakinak, eta xurgatu egiten dira, eta kontsumitu ondoren luzaroan iraun dezakete.
Gainazaletan geratzen da eta beste substantzia batzuekin erreakzionatzen du, eta minbizia eragin dezaketen beste substantzia berri batzuk sortzen ditu
|
- Kea autoetako aginte-mahaietan geratzen da, erabiltzen dugun eta mailegatzen dugun arropan (bufanda, txanoak, txaketak …), gure maskoten ilean, eta etengabe airean gelditzen da.
- Hondakinek oxidatzaileekin eta ingurumeneko beste konposatu batzuekin erreakzionatzen dute eta kantzerigenotzat jotzen diren bigarren mailako kutsatzaileak sortzen dituzte.
- Leihoak irekitzeak edo haizagailu bat erabiltzeak ez du eragozten hirugarren eskuko kea sortzea, ez eta arnastea ere. Garbiketa-metodo arruntak ez dira eraginkorrak.
- Etxean, haurrak bereziki sentiberak dira; izan ere, gertutik arnasteaz gain, katuka ibiltzen dira eta jolasean aritzen dira, gainazalak ukitzen dituzte eta dena ahora eramanda kutsatzen dira.
Babes eraginkor bakarra tabako-kerik gabeko inguruneak dira.
Laugarren eskuko tabakoa
Tabakoaren ekoizpenak, banaketak, kotsumoak eta kontsumo ondokoak ingurumenean duen eragina eta osasunerako dituen arriskuak aipatzen dira puntu honetan.
Tabakoaren ekoizpenak, banaketak, kontsumoak eta kontsumo ondokoak ingurumenean efektu suntsitzaileak metatzen dituzte
|
1. Tabakoa lantzean, lehortzean eta banatzean:
- Mundu osoan, 200.000 hektarea inguru erabiltzen dira urtero tabakoa lantzeko eta ontzeko.
- Tabakoa landatzeak berekin dakar:
- Basoa soiltzea, dibertsitate biologikoa galtzea, lurzorua higatzea eta degradatzea.
- Ura kutsatzea.
- Atmosferako karbono dioxidoa handitzea.
- Edateko uraren iturrietan eragin dezaketen produktu kimikoak (plagizidak, ongarriak eta hazkuntzaren erregulatzaileak) erabiltzea.
- Zuhaitz bat behar da 300 zigarro egiteko tabako-orriak lehortzeko.
- Kalkulatzen da tabako-ekoizpenaren isurketak 3 milioi hegaldi transatlantikoren isurketak beste direla.
2. Kontsumitzean eta erretzean:
- Tabakoaren keak berotegi-efektuko hiru gas mota ditu: karbono dioxidoa, metanoa eta oxido nitrosoak.
- Zigarroak pizteko egurrezko pospolo bat erabiltzen bada, mundu osoan urtero erretzen diren sei bilioi zigarroek bederatzi milioi zuhaitz inguru suntsitu beharko lituzkete hiru bilioi pospolo ekoizteko.
3. Hondakinak. Kontsumo ondokoa:
- Urtero egiten diren 6 bilioi zigarro 1.800.000 tona ontzi-hondakin, paper, tinta, zelofana, aluminio-paper eta kola izanen lirateke.
- Zigarrokinak hondartzetan eta ur-ertzetan biltzen diren hondakin ohikoenen artean daude. Zigarrokinetan artsenikoa, beruna, nikotina eta formaldehidoa bezalako substantziak identifikatu dira.
Erreferentzia gehiago:
Hirugarren eskuko tabakoa (gaztelaniaz)