Tratamendu hormonalak

Tratamendu hormonalak

Tratamendu hormonalak metodo antikontzeptibo farmakologiko bat dira, hau da, estrogenoak eta/edo progesterona dituen hormona prestakin bat. Sexu-hormona horiek honela jardun dezakete haurdunaldia eragiten duten faktoreetan:

  • Obuluak ekoiztea eta askatzea eragotz dezakete.
  • Umetoki-lepoko mukia lodi dezakete, espermatozoideen mugimendua zailtzeko.
  • Endometrioaren egoera naturala aldatu, eta obulua finkatzea eragotz dezakete.   

Beraz, metodo oso eraginkorra da, ernalketarako garrantzitsuak diren alderdietako hirutan jarduten baitu.

Hainbat modu daude tratamendu hormonal horiek hartzeko: pilula, adabakia, eraztuna, inplantea eta injekzioa.

Kasu guztietan, beharrezkoa da aurretik profesional batekin kontsulta egitea eta profesional batek gure kasuaren jarraipena egitea. Jakin behar dugu nola funtzionatzen duten eta zer alderdi hartu behar dugun kontuan horietako bakoitzean

Albo-ondorio batzuk eragin ditzakete: buruko mina, goragalea, hilekoen artean odola isurtzea eta bularretako tentsioa dira ohikoenak.

Bi hormonak osatutako tratamenduak edo tratamendu konbinatuak ez dira gomendagarriak emakume erretzaileentzat, batez ere 35 urtetik gorakoak badira, faktore horien baturak areagotu egiten baitu albo-ondorioak izateko arriskua, batez ere zirkulazioari dagozkionak.

Arrisku hori oso txikia da emakume osasuntsuengan, eta haurdunaldian bertan edo erditu eta berehala dagoen arriskua baino askoz txikiagoa da.

Ez da komeni hipertentsio arteriala, migrainak, bihotzeko arazoak, diabetesa edo gaixotasun hepatikoak, besteak beste, dituzten pertsonek metodo hori erabiltzea.

Farmazian erosten dira eta medikuaren errezeta behar dute.

Gaur egun, oraindik ez dira merkaturatzen gizonentzako antisorgailu hormonalak, baina badira horri buruzko ikerketak. Erantzukizuna emakumearena baino ez da.

Onduan, zein erabaki?

Metodoa aukeratzeko orduan, alderdi batzuk har daitezke kontuan: sexu-jarduera, adina, profesionalak emandako informazioa, tratamendu bakoitzak berekin dakartzan kontrolak, prezioa,etb.

Tratamendu hormonalek ez dituzte sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzen.

 

Informazio gehiago:

Dokumentuak

Azal azpiko inplantea
14/02/2022

Injektagarria
14/02/2022

Partxe antikonzeptibo transdermikoa
14/02/2022

Baginako eraztuna
14/02/2022

Pilula konbinatua
14/02/2022

Gestageno hutseko ahozko antisorgailua
14/02/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua