Gailu txiki bat da, T forma izan ohi du eta umetokiaren barrenean jartzen da.
Bi UBG mota daude:
Biak 3 eta 5 urte bitartean egon daitezke jarrita, ereduaren arabera, eraginkortasunik galdu gabe.
Albo-ondorioak: mina ager daiteke jarri ondorengo lehen egunetan, eta, halaber, hilekoaren fluxua alda daiteke.
Kobrearen UBGak hilekoaren odoljarioa eta mina (dismenorrea) areagotu ditzake. UBG hormonalak, aldiz, eragin onuragarria du hilekoaren odoljario ugarian.
Gailuak hari batzuk ditu zintzilik, umetoki-lepotik pixka bat irteten direnak. Ez dute inolako minik eragiten eta gailua aise ateratzeko balio dute. Minik badugu, komeni da profesional batekin hitz egitea.
Ginekologiako profesionalek jarri eta kendu behar dute UBG.
Hilekoa dugunean, tanpoiak eta/edo kopa erabiltzen jarrai dezakegu, jarri ondorengo lehen zikloan izan ezik.
UBGk ez ditu sexu transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzen. |
Umetoki barneko gailua (UBG)
14/02/2022