Uste faltsuak

Uste faltsuak

Asteburuetan bakarrik edatea ez da kaltegarria osasunerako...
Alkoholak gure gorputzari eragiten dion kaltea da edandako kantitatearen eta edateko maiztasunaren araberakoa. Zenbat eta gehiago edan, orduan eta arrisku handiagoa.

Alkoholak animatuagoa egoten laguntzen du eta nekea gainditzen ere bai...
Beharbada hasieran euforia sentsazioa eman dezake, baina ondoren logalea agertzen da, neke fisikoa, indarra galtzea eta mugimenduak koordinatzeko zailtasuna.
Alkohola nerbio-sistema zentralaren depresorea da.

Alkohola ona da bihotzeko eritasun batzuk prebenitzeko...
Ikerketa batzuek aipatzen dute pertsona heldu batzuentzat, alkohola neurrian edateak eritasun koronarioak izateko arriskua murrizten duela. Bestalde, alkoholak, baita dosi txikitan ere, bestelako eritasun kardiobaskularrak izateko arriskua handitzen du (bihotz-gutxiegitasuna, hipertentsioa...). Hori guztia pertsonaren zenbait faktoreren eta osasun egoeraren araberakoa izanen da.

Alkoholak laguntzen du ligatzen eta sexu harremanak izaten...
Alkoholak desinhibitu egiten du, lotsa kendu, eta pentsa daiteke gauzak erraztu egiten dituela norbaitekin ligatzen saiatzerakoan, baina batzuetan alkoholaren eraginez esan edo egin ditzakegu egoera “normalean” nahi ez genituzkeen gauzak.

Gainera, zaildu edo eragotzi egin dezake sexu harremanak pozgarriak eta gogobetegarriak izatea. Inpotentzia sexuala (erekzioa mantentzeko zailtasuna) eta bestelako arazoak ager daitezke alkohol sobera edanez gero.

Alkohola ez da droga bat...
Alkoholak, nahiz eta gure herrialdean legeztatua dagoen substantzia bat izan, beste edozein drogaren ezaugarriak betetzen ditu. Substantzia horrek, hartu ondoren, aldaketa bat eragiten du gure organismoan, eta mendekotasuna sor dezake.
Alkohola botikekin nahasteak osasunarentzako arazo larriak sortzen ahal ditu.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua