Uste faltsuak

Uste faltsuak

Ez nago tabakoaren mende, erretzeari uzten ahal diot nahi dudanean...
Hori erretzen jarraitzeko aitzakia izaten da.
Gehienetan, asko edo gutxi erre, adikzioa izaten da, eta, beraz, tabakoarekiko mendekotasuna.

Erretzeak lasaitu egiten nau...
Nikotina substantzia estimulatzailea da, EZ lasaigarria, eta gorputzak bere nikotina dosia behar duenez (adikzioaren ondorioz), urduritasuna sentitzen da nikotina hartu arte.

Light zigarroak ez dira txarrak...
Mundrun eta nikotina gutxiago dute, baina gainerako osagai toxikoak zigarro arruntek dituzten berberak dira.

Ingurumen kutsadura okerragoa da tabakoaren kea baino...
Tabakoak minbizien % 30 sortzen du; ingurumen kutsadurak berriz % 2.

Biltzeko tabakoa ez da hain kaltegarria, naturalagoa baita...
Nahiz eta zeronek bildu, zigarro arruntek adina substantzia toxiko ditu, edo gehiago.

Erretzeak pisua kontrolatzen laguntzen dit...
Pisua kontrolatzen laguntzen duena da dieta osasuntsua jarraitzea, askotarikoa, eta kirola egitea. Erretzeari uzteak eragiten duen antsietateak, batez ere hasieran, eragin dezake kilo batzuk hartzea (horiek hilabete batzuen buruan galduko dira), baina hori saihesteko dieta orekatua jarraitzea aski da.

Badira adineko pertsona erretzaileak urte luzez bizitu direnak...
Gogoan izan iritsi direnak bakarrik ikusten ditugula, baina beste asko hil direla tabakoaren eraginez eta ez ditugula zahartzen ikusten.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua