Zentzumenen eta larruazalaren bidez sentitzea

Zentzumenen eta larruazalaren bidez sentitzea

“Sentitzen zaitut ukitzen zaitudanean eta, ukitzen ez bazaitut, orduan ere sentitu egiten zaitut. Zer ote duzu larruazalean?” (Roberto Fontanarrosa, idazle argentinarra)
Gorputza prestatua dago gure buruari plazera sentiarazteko, eta beste pertsona bati edo batzuei eman ahal izateko.

Denok ditugu bi metro karratu larruazal, komunikazio erotikoarekiko oso sentiberak, eta horri esker ditugu sentsazio eta estimulu erotiko eta atsegingarriak. Gure geografia sexualak, genitalez gain, baditu gune erogeno pribilegiatuak ere; esploratzeko eremu eta txokoz betea dago.

Bost zentzumenek, ikusmenak, ukimenak, dastamenak, entzumenak eta usaimenak laguntzen digute gorputzaz disfrutatzen eta sexualitatearen bizipen positiboa izaten.
Gutako bakoitzak izan ditzake bai besteekin partekatutako gustuak, bai gustu desberdinak. Garrantzitsua da onartzea eta kontuan hartzea bakoitzaren gustuak oso desberdinak izaten ahal direla.

Horrekin batera, garrantzitsua da kontuan hartzea aldaketak izaten ari garela eta horien bidez aurkikuntza berriak izan ditzakegula. Komunikazioa eta esplorazioa garrantzitsuak dira eta, hein batean, bukaerarik gabekoak.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua