Zer da GIB/HIESA?

GIB eta HIESA gauza bera al dira?

  • GIB:  birusaren izena da, Giza Immunoeskasiaren Birusa esan nahi duena. Infekzio honen fasean sintomarik gabe edo sintoma arinekin gertatzen denean ere esaten zaio horrela.
  • HIESA:  giza immunoeskasiaren sindromea esan nahi du. GIB birusak infektatutako pertsonak ahuldutako immunitate batekin lotutako sintomak edo gaixotasun larriak dituenean gertatzen da. Hau da, defentsak oso baxuekin.

Gaur egun, batez ere koitozko sexu-praktiken bidez transmititzen da (uzkia, baginakoa edota ahokoa, prebentzio-neurririk gabe), semenaren, baginako fluxuaren edota infektatutako pertsona baten odolaren bidez.

Pertsona askok ez dute sintomarik izaten infektatzean. Eta, agertzen badira, gripe-koadro baten antzeko sintomak dira eta epe laburrean desagertzen dira.

Birusa odol-analisi baten eta listu edo odol-lagin baten proba azkarren bidez diagnostikatzen da. Zalantzarik baduzu, testa egin ezazu.

Badago tratamendu eraginkor bat, hura kontrolatzea lortzen duena, gaixotasunaren garapena fase aurreratuetan eragotziz, baina oraingoz ez dago sendabiderik. Tratamendu honek ia ez du sintoma kaltegarririk.

Estigma ezabatzea

Infekzio honi lotutako estigma eta diskriminazioa badaude oraindik. Honek esan nahi du kaltetutako pertsonak eta bere inguruak diskriminazioak jasaten dituztela. Horregatik, gerta daiteke infektatutako pertsonek ingurukoekin ez partekatzea eta egoera hori bakardadean bizitzea.

Estigma kentzeak prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua errazten ditu.

Argibide gehiago:

 

videos

Rozalén: Comiéndote a besos
16/07/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua