Zer da giza papiloma birusa?

Zer da giza papiloma birusa?

Giza papilomaren birusa sexu-transmisiozko infekzio bat da. Birus hau umetoki-lepoko edo zakileko minbiziarekin lotzen da.

Baliteke sintomarik ez sortzea. Beste kasu batzuetan, transmisioaren ondoren eta hilabete batzuetara, lesio edo garatxo batzuk agertzen dira bulban, baginan, umetoki-lepoan, zakilean edo uzkian, eta gerta daiteke sintomarik ez sortzea, edo azkura edo erresumina eragitea.

Miaketa bisual baten bidez eta kaltetutako genitalen alderdian laginaren bidez diagnostikatzen da.

Garatxoak agertzen badira, kentzea izanen da tratamendua.

Infekzio honi aurrea hartzeko, bada txerto eraginkor bat.

Dokumentuak

Papiloma birusa (gaztelaniaz)
30/09/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua