Zer da gonorrea?
Gonorrea bakterio batek eragindako sexu-transmisioko infekzioa da.
Batzuetan ez du sintomarik eragiten (batez ere ipurtestean edo eztarrian) edo hain arinak dira, beste infekzio batzuekin nahasten direla.
Sintomak honako hauek izan daitezke:
- Baginako fluxuaren kolorea edota kantitatea aldatzea
- Jariakina horixka, zuria, berdea edo zakiletik odola duena
- Azkura, mina edota berotasuna pixa egitean
- Mina, azkura uzkian edo komunera joatean
- Hilekoen arteko odoljarioa
- Sabeleko mina edo ondoeza
- Batzuetan, mina barrabiletan
- Sexu-praktiken arabera, ipurtesteari edo eztarriari ere eragin diezaioke
Genitalen , faringearen edo uzkiaren aldeko lagin bat hartuta diagnostikatzen da. Eta, batzuetan, gernu lagin bat.
Antibiotikoekin tratatzen da.



