Zer da klamidiosia?
Klamidiosia bakterio batek eragindako sexu-transmisioko infekzioa da.
Ia ez du sintomarik ematen; beraz, izan dezakezu eta beste pertsona batzuk infektatu, jakin gabe. Sintomak arrisku-praktika edo praktikak izan eta bi edo hiru astera ere ager daitezke.
Sintoma hauek honakoak izan daitezke:
- Kolorea aldatzea edo baginako fluxua handiagotzea
- Odoljarioa hilekoen artean edo odol-kantitate handiagoko hilekoak
- Jariakina zakilaren muturrean
- Mina, azkura edo berotasuna pixa egitean
- Odoljarioa edo mina koitozko sexu-praktiketan
- Sabeleko mina edo ondoeza
- Mina edo ezerosotasuna barrabiletan, jariakina
- Ipurtestean mina edota eztarrian
Klamidiosia diagnostikatzeko, beharrezkoa da genitalen alderdian lagin bat hartzea, eta, batzuetan, baita gernu-lagin bat ere.
Antibiotikoak hartzen tratatzen da.


