Zer da linfogranuloma benereoa?

Zer da linfogranuloma benereoa?

Linfogranuloma benereoa bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzio bat da.

Baliteke sintomarik ez izatea. Sintomak daudenean, pikorta bat edo lesio txiki bat ager daiteke zakilean edo baginan. Batzuetan oharkabean pasatzen da. Ipurtestean mina eragin dezake, gorozkiak odolarekin edo ipurtesteko odoljarioa ere.

Infekzioa, gero, iztarte inguruko gongoil linfatikoetara zabaltzen da, eta handik, iztarte inguruko ehunetara. Konplikazioek gongoil linfatiko handituak eta puztuak har ditzakete barne, jariaketa izan dezaketenak eta odola galtzea.

Diagnostikatzen da baginako, uzkiko edota kaltetutako alderdiko lagin batekin.

Antibiotikoekin tratatzen da.

Dokumentuak

Linfogranuloma benereoa (gaztelaniaz)
30/09/2022

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua