Zer da plazer erotikoa?

Zer da plazer erotikoa?

Pentsa dezagun gustuko dugun zerbaitetan, atsegina zaiguna... Zerk eragiten du guri hainbeste gustatzea hori? Ze sentsazio sortzen dizkigu? Besteekin partekatzen dugu edo bakarka disfrutatzen dugu?

Asko dira gustuko ditugun gauzez disfrutatzea eragiten duten osagaiak, eta gauza bera gertatzen da PLAZER SEXUALAREKIN.

Plazer sexuala osatzen dute harreman afektibo-sexual batean bizi ditzakegun askotariko sentsazioek: gozamena, gustua, gogobetetzea...

ZENBATEZINAK dira plazera ematen ahal diguten esperientziak, egoerak, estimuluak eta pertsonak.

Horietako batzuk amankomunak dira, gure inguruak emandako erreferentziazko ereduek eragindakoak baitira, eta beste batzuk berriz, norberarenak dira; zer den atsegingarria guretzat, zerk pizten duen gure desira, zer hautematen dugun bost zentzumenen bidez.

Munduan pertsona adina modu daude plazera eman eta jasotzeko. Plazer erotikorako ez dago ez formularik eta ez errezetarik. Geronek joan beharko dugu ezagutzen geure gustuak, nahiak, baita gustuko ez duguna ere. Hori desberdina izan daiteke pertsona bakoitzarentzat, eta, gainera, aldatzen joan daiteke gure esperientzietan eta bizitzako uneetan zehar.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua