Zer da sifilisa?
Sifilisa bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzioa da.
Infekzioak fase desberdinak ditu, eta bakoitzak sintoma desberdinak ditu:
- Lehen fasea. 2-3 asteetara: txankroa (ultzera/zauria) zakilean, aluan, baginan edo uzkian.
- Bigarren fasea. 3-6 asteetara: erupzioa azalean, hantura alde horretan... Oso kutsakorra da.
- Latente fasea. Urteak pasata. Sintomarik gabe.
- Hirugarren fasea. Urteak pasata. Arazo larriak, neurologikoak, kardiakoak eta hezurretan.
Sifilisa bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzioa da.
Genitalen aldeko lagin baten bidez (txankroa) edo odol-analisi baten bidez diagnostikatzen da.
Zenbat eta lehenago tratatu, orduan eta errazagoa da sendatzea.



