Zer da tximinoaren baztanga?
Tximinoaren baztanga ezohiko infekzio birikoa da. Transmisio-bide nagusiak arnasketakoak, zauriekin kontaktua dutenak, gorputz-fluidoak … dira. Gaur egun, diagnostikatutako kasu gehienak sexu-transmisioaren bidez gertatzen dira.
Hauek dira sintomarik ohikoenak:
- Larruazaleko erupzioa
- Sukarra
- Nekea
- Gongoilen hantura
- Buruko minak
- Giharretako ondoeza
- Hotzikarak
Ezohiko lesio edo erupzioren bat gertatuz gero, komeni da osasun-zerbitzuarekin harremanetan jartzea. Gainera, beste pertsona batzuekiko kontaktu fisikoa saihestu behar da.
Tximinoaren baztangari aurrea hartzeko txerto bat dago. Prebentziorako, garrantzitsua da prebentzio-neurriak erabiltzea sexu-praktika arriskutsuetan.
Zugatik eta beste pertsona batzuengatik, gozatu arduraz. Erabili kondoia.
Argibide gehiago:
- NOPLOI. Monkeypox

