Zer lege-ondorio ditu kalamua kontsumitzeak eta gainean eramateak?

Kalamua leku publikoetan kontsumitzea arau-haustea astuntzat jotzen da Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren (HSBLO) arabera, eta 601 eta 30.000 € arteko isuna ekar dezake kontsumitzailearentzat.

Leku publiko batean kalamua daraman pertsona batek, norberaren kontsumorako bada ere, arau-hauste astuna egiten du, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arabera, eta 601 eta 30.000 € arteko isuna jaso lezake.

Gainean eramaten den kalamu kantitatea norberaren kontsumorakoerabiltzen dena baino handiagoa bada, droga-trafikoko delitutzat har daiteke, eta espetxe-zigorrekin zigortu.

18 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek edo tutoreek hartu behar dute beren gain isuna, baina hura eteten ahalko da, pertsona prest badago gizarte- eta hezkuntza-jarduerak egiteko.

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua