Zergatik jokatzen dugu apustuak egitera?

Gizaki gisa, jolasa eta jokoa txikitatik praktikatzen ditugu, gure garapenaren parte dira eta horiei esker eboluzionatu dugu eta erlazionatu gara besteekin. Sentsazio eta emozio atsegingarriak sortzen dizkigute.

Bideo-jokoak, dibertigarriak izateaz gain, laguntzen ahal digute gure garapen pertsonalean eta sozializazioan, hobetzen ditugu egokitzeko eta sormenerako trebetasunak, talde lana sustatzen da, eta egoera desberdinetan erabakiak hartzeko abilezia.

Apustuak egiteko edo ausazko jokoetan, badira zenbait faktore, esaterako, saria berehala jasotzea, apustuen abiadura, irabazteko aukera handia izatea, etab., gure smartphonetik edo ordenagailutik erraz sartzeko aukerarekin batera, aplikazio horiek oso erakargarri egiten dituztenak.

Zenbait faktorek pertsonak zaurgarriagoak bilakatzen dituzte:

  1. Gizonezkoa izatea, ziurrenik lehiakorragoak, inpultsiboagoak eta oldakorragoak izan behar direla uste delako.
  2. Adingabekoa izatea.
  3. Baldintza ekonomiko gogorretan bizitzea.
  4. Alkohola, kokaina, etab. hartzea eta neurriz kanpo hartzea ere.

Gainera, apustu-jokoen cultura oso sustraituta dago gure gizartean (Lotería Nazionala, ONCE, bingoa, etab.). Publizitateak eta Internet eta telebistako iragarkiek ere horretara gonbidatzen gaituzte; agertzen dira pertsonaia ospetsuak, kirolariak, futbolariak, etab., adieraziz zerbait dibertigarria eta arriskurik gabekoa dela, hala gazteak eta helduak erakartzeko. 

Alderdi hauek 2020-ko lege berri batean arautzen dira; adibidez, joko-operadoreak eta doako joko-aplikazioak pertsona ospetsuen bitartez zabaltzea debekatzen da. Baita ere hauen publizitatea kirolarien ekipamenduan egitea. Halaber, komunikabideetan (adibidez telebistan) publizitatea egin ahal izateko ordutegia goizeko 1:00etatik 5:00etara mugatzen da.

Informazio gehiago:

"Apustu hobea apusturik ez egite da" edo zergatik auza ez du zertan zure bizitza kontrolatu behar. FAD (gazteñaniaz).

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua