Aisiarako, atsedenerako eta dibertsiorako denbora izateak iraultza kulturala ekarri zuen XIX. mendearen hasieran, XX. mendean sendotu zena eta gaur egun eboluzionatu duena.
Belaunaldi eta kultura bakoitzak esanahi desberdina eman dio aisialdiari, hartzen dituen denboraren eta espazioaren arabera eta jardueren arabera.
Gaur egun, partaidetzarako, adierazpenerako eta askatasunerako astia da aisialdia. Askotan, asteburuetako gaueko jarduerekin edo kultura, kirol, gastronomia eta abarrekin lotzen da.
Esperimentazioaren bila, aisiarako denbora eta espazioa laborategi bihurtzen dira gainerako astean dugun identitateaz bestelako bat bilatzeko:
Astean zehar, ikasten, lanean, etxeko lanetan, zaintza-lanetan eta abarretan emandako denboran, harremanak iraunkorragoak dira, errazago aurreikusteko modukoak, eta haietan agerikoagoa da konpromiso pertsonala.
Aisialdian, berriz, arrisku egoerak sor daitezke, ezagutzen ez ditugun edo ezagutu berri ditugun pertsonekin zerbait desberdina egiteko gogoagatik.
Liberazioak eta esperimentazioak ikasteko aukerak ematen badituzte ere, segurtasuna galtzea ekar dezakete.